Logotipo de Akiles Fisioterapeutas Manos

Eskaintzen ditugun zerbitzuak

Akiles fisioterapeutas zentroak, fisioterapia arloko atentziorik hoberena eskaintzen dizu. Gure ikuspuntutik, fisioterapia eta podologia zerbitzuek banakako tratamendu bat eskatzen dute, non pazienteari teknika aurreratuenak eskaini behar zaizkion, momentuz momentuko egoera kontutan izanik eta beti ere, unibertsitatean diplomaturiko profesional baten eskutik.

Gehien tratatzen ditugun lesioak hauek dira, nahiz eta hauek ez izaz tratatzen ditugun bakarrak:

  • Lesio traumatikoak: bizkar eta lepoko mina, zaintiratuak, tendinitisak, gihar eta hezur hausturak, luxazioak, giharduraren gainkargak, kolpeak, eskoliosiak, etab.
  • Gaixotasun erreumatikoak: Artritisa, artritis erreumatoidea, artrosia, fibromialgia, etab.
  • Ebakuntza osteko lesioak: artroplastiak, artroskopiak, protesiak, etab.
  • Kirol lesioak: Giharduraren gainkargak, tendinitisak, menisko arazoak, zaintiratuak, etab.
  • Tratamendu neurologikoak: Hemiplegiak, paraplegiak, Parkinson gaixotasuna, garun paralisia, haur paralisia, esklerosi anitza, etab.
  • Talde tratamenduak: Pilates, bizkar eskola, stretching, erditze osteko gimnasia, etab.
  • Oinetako arazoak: oinazpiko gogortasunak, atzazaletako arazoak, papilomak, etab.
  • Diabetikoen oinak.
  • Haurren oinak.


Lesio eta patologia hauek tratatzeko orduan, gure profesionalek inork baino hobeto ezagutzen dituzten teknika hauek erabiltzen ditugu:

  • Masoterapia: masaje terapeutikoa, erlajazio masajea, deskargatzeko masajea
  • Elektroterapia: ultrasoinuak, elektroestimulatzailea, TENS, interferentzialak, diadinamikak, Trabert, etab.
  • Termoterapia : parafina, izpi infragorriak, krioterapia.
  • Presoterapia.
  • Eskuzko drainatze linfatikoa.
  • Gihar faszien erlaxazioa.
  • Azal azpiko fibrolisia.
  • Bizkar eskola: talde murriztuetan buruturiko saioak, non bizkarreko lesioak saihesteko eta bizkarreko minak kentzeko ariketak burutzen diren.
  • Erditze osteko gimnasia: talde murriztuetan buruturiko saioak, haurdunaldi ostean sorturiko arazoak suspertzeko eta sabelaldeko, bizkarraldeko eta perine inguruko gihardura berrindartzeko.
  • Pilates: talde murriztuetan eginiko saioak
  • Haur eta edoskitzaileentzako masajeak: talde murriztuetan buruturiko saioak, gure haurrei masajeak ematen ikasteko.
  • Kiropodia: atzazalak moztea, oinazpiko gogortasunak kentzea, etab.
  • Ortopodologia: plantilak, papilomen tratamenduak, mikosien tratamenduak, etab.


Honetaz gain, gure talde saioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:

  • Bizkar eskola: bizkarreko lesio eta minak sahiesteko eta sendatzeko talde txikietan buruturiko saioak.
  • Erditze osteko ikastaroa: Haurdunaldi ostean bizkar, abdominal etabarreko gihardura berrindartzeko talde txikietan buruturiko saioak. Saio hauek burutzerakoan, zure haurra ekar dezakezu, berarekin lan egin ahal izateko.
  • Pilates: Fisioterapeuta den Pilateseko begirale batek zuzenduriko jarduera.
  • Haur eta edoskitzaileentzako masaia: Etxeko txikienei masaiak ematen ikasteko ikastaroa.
  • Streching: Gorputz guztiko gihardura luzatzen ikasteko ikastaroa.
  • Erlaxazioa.

Harremanetan jarri

Hitzordurik eskatu nahi izatekotan ala zalantzarik izatekotan gurekin harremanetan jar zaitez hurrengo telefono ala mail zuzenbidean

Telefonoa: 944029981

Non aurki gaitzakezu

Unamuno Plaza, 2
"Casco Viejo" metro geltokiaren alboan, Unamuno Plazako irteeran

Mapa ikusi

Ordutegi jarraia

Astelehenetik Ostiralera
8:00etatik 20:00ak arte
Eguerdietan ere irekita!