Maiatzaren 4ean bueltatuko gara

AbrimosBai, horrela da, maiatzaren 4ean bueltatuko gara. Azekenean, ia 2 hilabeteko itxialdiaren ostean, Akileseko ateak berriro ere zabalduko ditugula esateko etorri gara. Egun gogorrak izan dira. Etxean egotekoak, ezjakintasunaren aurrean urduri egotekoak,…. baina aldi berean, asko pentsatzeko aukera izan dugu, arnasa hartu, erabakiak hartu eta berritu! Pixkanaka pixkanaka kontatuko dizkizuegu berriak.

DENA LEHEN BEZALAKOA IZANGO DA?

Ez. Oraindik ezin dugu esan gauzak normaltasunera bueltatu direnik eta horregatik aldaketak nabarituko dituzue. Baina gauzak ahalik eta antzekoen izan daitezen ahaleginduko gara, gu bisitatzera etortzen zaretenean eroso, lasai eta seguru sentitu zaitezten. Horretarako, protokolo bereziak sortu ditugu eta egun hauetan zehar, COVID-19 gaixotasunaren aurrean zelan lan egin jakiteko ikasketak burutu ditugu.

NOLAKOA IZANGO DA AKILESERA BUELTA?

Astelehenean Mónica eta Olatz bueltatuko dira bakarrik. Taldearen gainontzeko partaideak apurka apurka bueltatuko dira, baina oraindik ere legedi aldetik dagoen ziurgabetasuna dela eta, ez gara gai besteak noiz bueltatuko diren ziurtatzeko. Horregatik, Mónica edo Olatzekin ordua hartu nahi duzuenok, edo urgentziaren bat izanik guk tratatzerik badugu, jar zaitezte harremanetan gurekin whatsapp bidez Akileseko telefonoan (677 39 94 89) edo astelehenetik aurrera 944 02 99 81 telefonoan ere.

Taldeko beste fisioren batek tratatzea nahi baldin baduzue, mesedez, astelehera arte itxarotea eskatzen dizuegu, telefonoa ez blokeatu eta lehenengo egunetarako hitzordua nahi dutenei harreta eman ahal izateko.

ZEIN ORDUTEGI IZANGO DUGU?

Astelehenean goizez irekiko dugu eta ordutegia zabalduz joango gara, beharren arabera eta gainontzeko fisioterapeutak etortzen diren heinean. Taldearen osotasuna lehen bait lehen izateko lanean gabiltza (aste honen bukaera aldera edo hurrengoaren hasiera aldera izatea gustatuko litzaiguke), baina oraindik ezin dugu ezer ziurtatu. Hala ere, ordutegi aldetik behar berezirik baldin badaukazue, jar zaitezte gurekin harremanetan eta konponbidea bilatuko dugu.

TALDEKAKO SAIOETARA JOAN GAITEZKE?

Oraindik legeak ez du uzten toki itxietan taldekako saiorik egiten. Streaming saioak egin ahal izateko lanean ari gara. Hurrengo egunetan informazio gehiago eskaini ahal izango dizuegu. Saio hauetara etortzen ari zinetenekin harremanetan jarriko gara datorren astetik aurrera, ze aukera dauzkagun azaltzeko.

Hurrengo egunetan komunikazio gehiago eskainiko dizkizuegu gure berriekin. Bitartean, gure sare sozialetatik pasa eta zertan gabiltzan ikusteko gonbitea egiten dizuegu: Facebook eta Instagram dauzkazue gauza interesgarri askorekin eta YouTubeko kanal berrian ariketa ezberdinak egiteko bideoak.

Eskerrik asko egun hauetan helarazi dizkiguzuen animoengatik. Oso maitatuak sentitu gara eta zuengandik gertuago. Edozein zalantza izatekotan, jarri zaitezte gurekin harremanetan, zuen zalantzak argitu eta zuek ikusteko irrikitan gaude!!! Besarkada bero bat eta animo, gutxiago geratzen da eta!!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies