COVID-19aren AURREAN EZARRITAKO PROTOKOLOA

Aurreko egunean esan genizuen bezala, biharko lanerako buelta pixka bat desberdina izango da. COVID-19aren aurrean, protokolo berezi bat egin dugu, gaixotasuna hedatzea ekiditzeko asmoz eta paziente eta langileen arteko harremana arriskurik gabekoa izan dadin. Ondoren, Akilesera etorri aurretik jakin behar duzuena azalduko dizuegu.

AKILESera JOAN NAHI DUT, ZELAN HARTU DEZAKET HITZORDUA?

Betiko bideen bitartez egin dezakezue: 944 02 99 81 telefonora deituz, Whatsapp bidez 677 39 94 89 zenbakian, edota e-posta bidez, akiles@akilesfisioterapeutas.com helbidean. Gogora ezazue ez duzuela Akilesera etorri behar aldez aurretik ordurik hartu ez baduzue.

PUNTUALTASUNAREN GARRANTZIA

Beste paziente batzuekin topo ez egiteko, puntualtasuna errespetatzea oso garrantzitsua da. Gure ordutegiak aldatu ditugu eta fisio bakoitzak ordutegi ezberdin bat izango du, sarreran zein irteeran beste paziente eta fisioterapeuta batzuekin topo egin ez dezazuen.

ZER EGIN BEHAR DUT IRISTERAKOAN?

Bakarrik etorri behar duzue. Tratamendua jasoko duena adin txikikoa edo dependientea baldin bada soilik etor daiteke beste pertsona bat berarekin. Zuen maskara ipinita izan beharko duzue eta sartzerakoan, eskuak garbitzeko gel desinfektatzailea esakiniko dizuegu.

LANGILEON BABES NEURRIAK

Munduko Osasun Erakundearen, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren eta Eusko Jaurlaritzaren irizpideak jarraituz protokolo bat ezarri dugu eta Akilesen arreta esakiniko dizuegun langileok formakuntza berezia jaso dugu azken asteotan.

COVID-19a ekiditeko eta honen aurrean lan egiteko egindako formakuntzetariko batzuk.

Arreta seguru bat izan dezazuen beharrezko babes tresnak erabiliko ditugu eta hauek desinfektatu edo aldatu egingo ditugu kontaktua izan ondoren.

IRIZPIDE BEREZIAK

Saiatu belarritako, eskumuturreko eta lepokorik gabe etortzen eta ahal dela, poltsak eta beharrezkoak ez dituzuen gauzak ez ekarri.

Mesedez, gelara sartzeko ordua arte ez zaitezte klinikatik ibili, gainontzeko fisio eta pazienteekin harremana ekidituz eta norbaitekin topatzekotan, beharrezko distantzia mantendu.

Kreditu txartelaren bidezko ordainketa gomendatzen dizuegu.

ONDORENGO KASUETAN, EZ ETORRI

Hitzordua eskatzen duzuenean galdera batzuek egingo dizkizuegu eta koronabirusa izan dezakezuelako zantzua izatekotan, ez etortzeko eskatuko dizuegu. Hala ere, hitzordua eskatu eta etortzeko momentuaren artean ondorengo sintomen artean baten bat agertu ezkero, DEITU ETA EZ ETORRI: 37,5ºC baino gehiagoko sukarra, eztula, eztarriko mina, mukiak, nekea, buruko mina, giharretako mina, hipogeusia, anosmia, diarrea edota ondoez orokorra. Zalantzarik izatekotan, dei egiguzue etorri aurretik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies