TXIKI YOGILATESA

Etxeko txikienek oraindik ez dute eskolara bueltatzeko aukerarik, eskolaz kanpoko jarduerak ere bertan behera,… eta beraiek energiaz gainezka! Hori bideratzeko asmoz, Txiki Yogilatesa eskaintzea erabaki dugu. Klasera etortzerik ez dutenez, on line egingo dugu eta beraiek poz pozik egongo dira beraien etxetik mundu magiko batean murgildurik ariketa dibertigarriak eginez.

Zer da Yogilatesa?

Pilates eta Yogaren arteko nahasketari deitzen zaio horrela. Gure kasuan, oso modu naturalean nahastea erabaki dugu. Saioak Pilates metodoan oinarritutako beroketa batekin eta zati nagusi batekin hasiko ditugu eta gero, Yogako postura ezberdinak landuko ditugu. Baina hau, guztiz era ludiko eta dibertigarri batean egingo dugu: istorio magiko baten bidez! Istoriotxo bat kontatuko diegu, pertsonai eta objetu ezberdinak aurkeztuz eta hor egongo dira gure Yogako postura ezberdinak. Liluraturik geratuko dira istorioarekin eta gero, gurasoei kontatuko diete beraiek istorioa, etxean berriro ere praktikatzeko.

Nori zuzenduak daude saioak?

4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat zuzenduak dira, baina pixka bat nagusiagoek ere parte har dezakete. Helduak ere ongi etorriak dira, baina beti ere, txikien mundua errespetatu eta euren erritmora egokitzeko gai badira! Haurrak izango baitira saio hauetako errege-erreginak!!!

Noiz izango dira saioak eta zenbat balio dute?

Ostegun goizetan egingo ditugu saioak, goizeko 10.45etan hasi eta 11.30ak arte. Hasiera batean euskaraz izango dira, baina gaztelerazko talderen bat sortzeko aukera ere egongo da, horrela nahi izatekotan. Hilabeteko kuota, 15€koa izango da.

Zer behar dut saioak egiteko?

Saioak Zoom plataformaren bidez egingo ditugu eta horretarako guk pasako dizuegu gonbidapena. Material aldetik, hasiera batean ez dugu ezer berezirik behar, koltxoneta edo alfonbra gainean egin daitezke saioak eta egunen batean materialen bat erabiltzekotan, hau, etxean aurki dezakegun zeozer izango da eta aldez aurretik esango dizuegu, lortzeko denbora izan dezazuen.

Apuntatu nahi baldin baduzu, edo zalantzaren bat argitzea nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies