HIPOPRESIBO GIDATUAK

Ondoren, Akiles Fisioterapeutasen hipopresibo gidatuak nola egien ditugun azalduko dizuegu eta bukaeran, bideo bat ikus dezakezue saioen adibide batekin.

Hipopresivos en pareja
Bikoteka egindako hipopresiboak

ZEIN JARRAIBIDE EMATEN DITUGU SAIO HAUETAN?

Hasierako posizioa nolakoa izan behar den azalduko dugu lehenengo momentuan, gorputza zuzen matendu eta konpentsazioak ekiditeko.

Postura zuzena daukagunean, 3 arnasketa oso egingo ditugu prestaketa gisa eta azkenekoaren ostean, haize guztia bota eta apnea bat egingo dugu saihetsak irekiz. Apnea mantentzen dugun bitartean postura egokia mantendu behar dugu denbora osoan.

Parte hartzaileek postura denbora luzeagoz ezin dutenean mantendu, berriro ere haizea hartuko dute ariketa berriro ere errepikatuz, postura mantentzen duten bitartean.

ZERGATIK DA HAIN GARRANTZITSUA POSTURA ZUZENA MANTENTZEA?

Jende askok uste duenaren kontra, hipopresiboa postura mantenduz lortzen da eta ez apnearen bitartez. Horregatik ez badugu postura egokia mantentzen, nahiz eta apnea egin eta saihetsak zabaldu, ez dugu ariketa ondo egingo.

Bestalde, konpentsazioak agertzen direnean, lesionatzeko aukera areagotzen da. Horregatik kontrolatu behar dugu momentu oro ariketaren gauzatzea.

ZELAKO ARNASKETA EGIN BEHAR DUGU?

Egin beharreko arnasketa mota, ariketa osoan zehar zehaztuko dugu. Ariketaren hasieran arnasa hartu eta bota egin behar dugu, modu egoki eta erlaxatuan. Honen ostean, lehen aipaturiko apnea egingo dugu. Horretarako, barruan dugun aire guztia bota eta arnasketa blokeatuko dugu, 25 segundu inguruz, haizerik hartu gabe.

EZ DAUKAT ESPERIENTZIARIK, ON LINE SAIOAK EGIN DITZAKET?

Hoberena, on line saioak egin baino lehen, aurrez aurreko saio batzuk egitea da. Saio hauetan ariketen dinamika hartu eta arnasketa barneratzea lortuko dugu.

Aurrez aurreko saioetan, kontaktua posible denean, ahozko aginduak emateaz gain, eskuzko zuzenketak ere egiten ditugu. Horrela, partehartzaileek oso modu errazean barneratzen dituzte ariketak. On line egindako saioetan hau ezinezkoa da, baina ondorengo bideoan ikus dezakezuen bezala, ematen ditugun argibideak oso zehatz eta argiak direnez, saioen dinamika jarraitzea oso erraza da.

YouTube Video

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies