BURUKO MINA

buruko mina
Buruko minaren tratamentua

ZER DA BURUKO MINA?

Buruko mina, populazioaren gehiengo batek pairatzen duen arazo bat da, ezintasun handia sortzen duena, eguneroko jarduerak burutzeko batez ere. Buruko min ezberdinak aurki ditzakegu baina ohikoenak tenstioagatik sorturiko buruko mina eta migraina dira. Ezagutzen dituzue bi hauen arteko ezberdintasunak?

SINTOMAK

Tentsioak sorturiko buruko mina buruaren bi aldeetan agertzen da, presio sentsazioa ematen du, intentsitate arin edo ertainekoa izan daiteke, ez du nausearik sortzen, eguneroko jarduerekin ez du okerrera egiten eta fotofobia edo fonofobia agertu daitezke, baina ez da ohikoa izaten.

Migrainak aldiz, buruaren alde batean bakarrik ematen du mina, intentsitate ertainekoa edo larria izan daiteke, taupada modukoa ala jarraia izan daiteke, hilabetean 2-5 aldiz agertu eta krisia baino 24 ordu lehenago ondorengo sintomak ager daitezke: goragalea, mugimenduarekiko sentsibilitatea, gogo-aldartean aldaketak, aharrausiak,… eta aurak ere ager daitezke, nahiz eta beti ez agertu (fotofobia edo fonofobia, ziztadak, esku edo gorputz adarren lokartzea,…).

ZERGATIAK

Tentsioak sorturiko buruko minaren zergati nagusia, giharren tentsioa da . Hau posturaren arazoengatik, giharren desorekagatik, masailezurraren arazoengatik, ikusmen arazoengatik, esteresarengatik,… eman daiteke.

Migraina aldiz, odol sistemaren arazo batengatik ematen da: hasieran odol hodien uzkurdura bat agertzen da, honen ostean hodien dilatazioa eman eta mina agertzen delarik. Emakumeengan ohikoagoak izaten dira eta askotan herentziazkoak izan daitezke.

Estres egoerek, lo arazoek, hormona arazoek, elikadura ezegokiak, medikamenduek,… ere migrainak sor ditzakete.

TRATAMENTUA

Diagnostiko zuzen bat eduki eta horrela tratamentu on bat jaso ahal izateko, ezinbestekoa da profesional batengana jotzea. Kasu batzuetan, medikamentuen erabilera beharrezkoa izaten da.

Fisioterapiaren ikuspuntutik, gaitz honetan inplikatuak dauden egitura guztiak landuko ditugu, horretarako esku terapia, osteopatia, miofaszial terapia,… erabiliko ditugularik.

Alde batetik, lepoari eta honek garezurrarekin eta torax aldeko ornoekin dituen giltzadurei eta lehenengo saihetsari mugikortasuna bueltatu beharko diegu. Hala nola, lepa ornoen lerrokatze zuzena ere garrantzitsua izango da.

Gihardurari dagokionez aktibaturik daduen “trigger point”-ak tratatu, lepo eta torax aldeko gihardura landu eta diafragma erlaxatuko dugu.

Garezurraren tratamentua ere funtsezkoa izango da, bertara heltzen diren odol hodien eraginkortasuna hobetzeko asmoz eta garezurraren josturak mintz-sistema ere landuko ditugularik. Erraiei dagokionez, tentsioa duen edozein egitura (gibela, obarioak,…) tratatuko dugu.

Ohiko buruko minak baldin badauzkazu, galdetu egiguzu. Ikusten duzun moduan, lagundu zaitzakegu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies