Celia Gonzalez
Kaixo! Celia Gonzalez naiz eta 2011. urtean bukatu nituen nire fisioterapiako ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Unibertsitateko ikasketak bukatu ondoren osteopatiako espezializazioa burutu dut, osteopatia estrukturalean, erraietako osteopatian eta garezur terapian aditua naizelarik.
Azkeneko formakuntzak, haurdunaldiaren eta zoru pelbikoaren tratamenduaren inguruan burutu ditut. Haurdun dagoen emakumeari hasierako unetik, haurra besoetan izan arte lagundu ahal izateko asmoz.
Ikasketa hauetaz gain, ondorengo arloetan ere ikasketak burutu ditut: drainatze linfatikoa (Leduc metodoa), gantxoekin eginiko fibrolisisa, kinesiotaping, puntzio lehorra, Pilates metodoa eta Gimnasia Abdominal Hipopresiboa.