LASTERKETAREN BIOMEKANIKA
Lasterketaren biomekanika aztertzen dugunean, helburua, teknika arazoak, gihar tonuaren desorekak, malgutasun eta mugikortasun arazoak,… aurkitzea eta hauek zuzentzea da. Horretarako, lehenengo saio batean test ezberdin batzuk burutu eta korrikalaria grabatu egiten dugu. Ondoren, emaitzak aztertu eta bigarren saio batean aurkitutako arazoak konpontzeko ariketa eta baliabideak eskaintzen dizkiogu kirolariari. Behar izatekotan, saio gehiago burutu ditzakegu ariketak eta lasterketa teknika hobetzeko.