FISIOTERAPIA NEUROLOGIKOA
Fisioterapia neurologikoaren bitartez, nerbio sistema zentral edo periferikoan izandako kalteen eraginez sortutako arazoak tratatzen ditugu. Helburuak, mugimenduen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, posturaren kontrola izatea, egonkortasuna hobetzea, ibilkera hobetzea, espazitatea gutxitzea, nekea arintzea eta dardarrak kentzea dira besteak beste. Oro har, pertsonaren autonomia handitu eta independentzia lortu, bizi kalitatea hobetzeko asmoz.