Mónica Soria

Mónica Soria

Mónica Soria naiz. Salamancako Unibertsitatean bukatu nituen nire fisioterapiako ikasketak 1999. urtean eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoan 572 zenbakia dut.

Nire lan esperientzia Burgosen hasi nuen, Vicray deitzen den klinikan eta bertan, Parkinson duten gaisoen elkartearekin ere lan egin nuen. Urte batzuk beranduago Bilbora etorri nintzen eta Barakaldoko Sanitas Residencialen fisioterapiako arduradun izan nintzen ia lau urtez. Bertan Olatz ezagutu eta bion artean, gure ametsa egi bilakatu genuen, 2007. urtean Akiles Fisioterapeutas irekiz.

Fisioterapia maite dut eta horregatik etengabe ikasten jarraitu izan dut unibertsitateko ikasketak bukatu nituenetik. Lehenengo urteetan elektroterapia, posturaren berreziketa, miofaszial teknikak, drainatze linfatikoa, Bobath metodoa eta puntzio lehorra izan ziren jorratu nituen gaiak.

Baina azkeneko 10 urteetan zoru pelbikoan trebatu naiz Erraien Neuromiostatika masterra eta ginekologia eta koloproktologiako hainbat ikastaro burutuz. Emakumeak haurdunaldian zehar eta erditze ostean lagundu nahi ditut. Baina hau ez da zoru pelbikoaren inguruan egiten dugun lan bakarra, bai gizonek bai emakumeek pairatzen dituzten zoru pelbikoko beste gaitz batzuk ere tratatzen ditut, hala nola: pixaren galerak, pelbis inguruko minak, kokzigodiniak, prolapsoak, sexu harremanak izateko arazoak,…

Pilates eta Hipopresibo metodoetako begiralea ere banaiz eta formakuntza alorrean ere lan egiten dut erizaintzako laguntzaile ikastaroetan eta hirugarren adineko etxeetako langileak formatuz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies