Uda eta hanken hantura

Hanken hantura hobetzeko ariketak

Uda hurbiltzen ari den honetan, pertsona asko beroaren eraginez sorturiko hanken hantura nabaritzen hasiko dira.

BAINA ZERGATIK GERTATZEN DA HAU?

Beroaren eraginez, odol hodiak dilatatu egiten dira, odolak bihotzera egin beharreko itzulerako bidea oztopatzen delarik. Honen eraginez, odola hanketako zainetan pilatuko da, hankak handitzen direlarik.

ZER EGIN DEZAKEGU HAU HOBETZEKO?

Hainbat baliabide erraz dauzkagu eskura odolaren zirkulazioa hobetu eta hanken hantura ekiditeko:

  • Ariketa fisikoa: Oso garrantzitsua! Giharren kontrakzioek zainen drainatzea hobetzen dute eta bihotz maiztasuna igotzen denez, odolaren mugimendua ere azkartzen da.
  • Hidratazio egoki bat izatea, likidoen pilatzea ekiditeko.
  • Kontraste-bainuak edo ur hotza hanketan ematea. Beroaren kontrako eragina du hotzak: zainen uzkurtzea eragiten du, odolaren bihotzerako buelta erraztuz.
  • Konpresio sortzen duten medien erabilera.
  • Eta nola ez, fisioterapia! Drainatze linfatikoa, zirkulazio masaia edo presoterapia bezlako tekniken bitartez hanken hantura gutxitu eta odolaren itzulera dezakegu eta horrela, uda gehiago disfrutatu ahal izango duzu!

ARIKETA ZIRKULATORIOAK

Ondorengo bideoan (gure YouTubeko kanalean aurki dezakezuena) hanken zirkulazioa hobetzeko ariketa erraz batzuk erakusten dizkizuegu. Barkaiguzue, bideoa gaztelaniaz baitago.

YouTube Video

Telelana

Telelana
Telelana egiten duen jende kopurua asko igo da azken urtean.

Azken urtean, telelana egiten duen jende kopuruak gora egin du modu ikusgarrian. Horrek, etxeetan bulegoak sortzearen beharra ekarri du sukaldeko edo jangelako mahaiak, besaulkiak, etab. erabiliz bulegoko mahaiak bailiran.

Pertsona askok beharrezko materiala daukate etxean (aulki ergonomikoak, altuera aldatzeko aukera ematen duten mahaiak,…) baina gehiengo handi batek ez dauka telelana denbora luzez egiteko beharrezko baliabiderik. Egoera kaskar horiek eta luzaroan mantendutako posturek sintomatologia ezberdina dakarte, buruko eta bizkarreko mina, besoetako tendinomatiak,…

Akilesen azkeneko hilabeteotan sintoma hauek dauzkaten eta telelana egiten duten pertsonen portzentaian igoera nabarmen bat nabaritu dugu eta horregatik, aholku batzuk eman nahi genizkizueke:

Sarritan altxa zaitez aulkitik 🧍‍♂️

Gorputz osoa mugi ezazu 🤸‍♀️

Ura edan ezazu maiz 🥛

Behartu zaitez atsedenaldiak egitera 🕙

Eta batez ere: mugi zaitez, mugi zaitez, mugi zaitez! 🚶

Ez duzu maratoi bat egin behar, ezta etxean pesak jasotzen hasi behar. Baina saia zaitez giltzaduren mugikortasuna lantzen eta normalean erabiltzen ez duzun gihardura indartzen.

Eta gogora ezazue, nahiz eta gure postura ona izan, luzaroan mantentzen baldin badugu, gure gorputzak berdin sufrituko du.

Aholku hauek praktikan jarri nahi badituzu baina ez badakizu zure eguneroko lan orduetan zelan egin, bideo labur batzuk utzi dizkizuegu gure Instagram eta Facebook-eko orrietan. Zuen gustokoak izatea espero dugu!

Online hitzaldiak

Gure lehenengo hitzaldia: zoru pelbikoaren inguruan hitz egin dezagun

Aurreko astean, 2021 urteko proiektu berrietariko bateri hasiera eman genion: Akileseko online hitzaldiak. Fisioterapiarekin lotutako gai ezberdinen inguruan hitzalditxo entretenigarriak eskaini nahi dizkizuegu, zuen gorputza hobeto ulertzen lagunduko dizkizuetenak.

Hizketaldi hauetariko lehena, Mónicak eman zuen. Dakizuen bezala, Mónica zoru pelbikoan eta fisioterapia obstetrikoan aditua da eta izugarri maite ditu gai hauek, horregatik, emandako hitzaldia zoru pelbikoaren ingurukoa izan zen. Bertan, oso modu errazean azaldu zuen zergatik den garrantzitsua diafragma, abdominal pareta, lunbar pareta eta zoru pelbikoaren arteko oreka mantentezea.

Zoru pelbikoaren egitura ezberdinekin loturik agertu daitezkeen funtzio arazoen inguruan, zoru pelbikoarekin loturiko minen inguruan eta sexu disfuntzioen inguruan aritu zen hizketan.

Hitzaldi hauen helburua, ezagutza modu erraz eta entretenigarrian eskaintzea da, sarri entzun eta ezagutzen ez ditugun kontzeptuen inguruan eduki ditzakegun zalantzak argitzeko asmoz. Horregatik, noizean behin horrelako hizketaldiak egin nahi ditugu eta albiste on bat daukagu, badaukagu hurrengorako data eta gaia! Martxoaren 3an izango da eta gaia, Gimnasia Abdominal Hipopresiboa. Bertan, teknika honek zertan datzan eta zergatik den interesgarria hau erabiltzea komentatuko dugu, ulertzeko oso modu errazean eta entretenigarrian.

Aurreko hitzaldia bezalaxe, hau ere dohainik izango da, beraz, interesaturik bazaude, apunta zaitez lehenbailehen!

Osasuna oparitu

Opari berezi bat egin nahi duzu? Osasuna oparitu.

Fisioterapia oparitzen duzunean, zuretzako pertsona garrantzitsu bat dela jakinarazten diozu. Bere osasunaz arduratzen zara eta bere ongizatea nahi duzu. Fisioterapia oparitzen duzunean bizitza, maitasuna, samurtasuna, bakea, denbora, etorkizuna…. oparitzen dituzulako.

Eta zure gaboneko erosketak aurreratu eta fisioterapiako bonoak abenduaren 15a baino lehenago erosten badituzu, %10eko deskontu bat izango duzu.

Bilboko, edo alboko herri batekoa ez bazara eta bertaratzeko arazoak badauzkazu, ez zaitez larritu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta erraz-erraz egingo dugu.

#fisioterapiabilbao #osteopatiabilbao #suelopelvicobilbao #pilatesbilbao #osasunaoparitu

DIAFRAGMA EZAGUTZEN

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es diafragma.jpg
Diafragmaren autotratamendua

EZAGUTZEN DUZU ZURE DIAFRAGMA?

Diafragma, arnasketa prozesuaren gihar garrantzitsuena da. Ganga forma du eta biriken azpian dago kokatua, gure toraxa alde batetik bestera zeharkatuz. Arnasa hartzen dugunean uzkurtu egiten da, jeitsiz eta horrela, toraxaren tamaina handituz. Haizea botatzerakoan berriz, erlaxatu eta igo egiten da.

Bere ganga forma dela eta, aurrean esternoian txertatzen da, alboetan saihetsetan eta atzekaldean lehenengo gerri ornoetan. Bere zuntz guztiak, erdian daukan tendoi batean elkartzen dira, zentru freniko izenekoa eta lepoko eta torax aldeko fasziarekin erlazionaturik dago.

BA AL DAKIZU ZEIN SINTOMATOLOGIA EMAN DEZAKEEN?

Bere txertaketa puntuak direla eta, bizkarrezur osoarekin erlazioa du, honen edozein puntutan mina agertu daitekeelarik diafragmaren arazorik baldin badugu. Baina bizkarrezurreko gaitzetaz gain, beste batzuk ere sor ditzake: disnea, nekea, posturaren arazoak, erraietako arazoak eta zoru pelbikoarenak,…

AUTOTRATAMENDUA

Ikus dezakegunez, diafragma gihar konplexu bat da. Etxean autotratamendu bat egin dezakegu (Akilesera etortzen zaretenoi askotan erakutsi dizuegu nola egin), baina bere konplexutasuna dela eta, batzuetan ezinbestekoa da fisioterapeuta batek tratatzea.

Hala ere, ondorengo bideoan etxean egin ahal izateko ariketa erraz batzuk erakusten dizkizuegu. Barkatu eragozpenak, baina bideoa gazteleraz bakarrik daukagu oraingoz.

YouTube Video

Irailean Pilateseko saioak

Pilates irailean
Pilateseko saioak irailean

Datorren ikasturteko taldekako saioak prestatzen ari gara eta ondoren azalduko dizuegu zer egin behar duzuen irailean Pilateseko saioak egin nahi baldin badituzue.

Zelan egingo ditugu irailean Pilateseko saioak?

Irailean izango dugun osasun egoerare arabera saioak 4 edo 6 partaidekoak izango dira. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da eta partehartzaile bakoitzak etxetik toaila bat ekarri beharko du koltxonetaren gainean ipintzeko. Momentuko osasun egoeraren arabera beste neurri berezi batzuk hartzeko erabakia har dezakegu.

Zein egunetan hasiko dira saioak?

Saioak irailaren 1ean hasiko dira. Norbaitek ezingo balitu egun horretan hasi, orain arte egin dugun bezala, galdutako saioak berreskuratzeko aukera izango du, baina hilabeteko kutoa osorik ordaindu beharko da kasu guztietan.berá pagar íntegramente.

Noiz apuntatu naiteke?

Orain arte egin dugun moduan, ikasturte honetan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute apuntatzeko orduan. Horrela, aurten saioetara etorri zaretenok datorren astelehenetik (29) aurrera apuntatzeko aukera izango duzue. Besteentzako epea astebete beranduago hasiko da, uztailaren 6an hain zuzen ere.

Zer egin behar dut apuntatzeko?

Plaza gordetzeko 20€ko fiantza bat ordaindu beharra dago. Irailean, hilabete horretako kuotari deskontatuko diogu kopuru hori. Fiantza honekin plaza bat blokeatuko duzue eta beste pertsona batek ezingo du hori hartu, hori dela eta, fiantza hori ez da bueltatuko pertsonak saioekin ez jarraitzea erabaki ezkero. Erreserbak serio hartu eta beste pertsona batzuk ez kaltetzeko hartzen dugun erabakia da.

Zelan esleituko dira lekuak?

Lekuen esleipena inskripzio ordenaren araberako izango da. Hasiera batean, 6 pertsonetako taldeak osotuko ditugu, baina osasun egoerak 4 pertsonetako taldeak egitera behartzen bagaitu, taldeak birantolatu beharko ditugu eta orduan, garrantzi handia izango du inskripzio ordenak.

BURUKO MINA

buruko mina
Buruko minaren tratamentua

ZER DA BURUKO MINA?

Buruko mina, populazioaren gehiengo batek pairatzen duen arazo bat da, ezintasun handia sortzen duena, eguneroko jarduerak burutzeko batez ere. Buruko min ezberdinak aurki ditzakegu baina ohikoenak tenstioagatik sorturiko buruko mina eta migraina dira. Ezagutzen dituzue bi hauen arteko ezberdintasunak?

SINTOMAK

Tentsioak sorturiko buruko mina buruaren bi aldeetan agertzen da, presio sentsazioa ematen du, intentsitate arin edo ertainekoa izan daiteke, ez du nausearik sortzen, eguneroko jarduerekin ez du okerrera egiten eta fotofobia edo fonofobia agertu daitezke, baina ez da ohikoa izaten.

Migrainak aldiz, buruaren alde batean bakarrik ematen du mina, intentsitate ertainekoa edo larria izan daiteke, taupada modukoa ala jarraia izan daiteke, hilabetean 2-5 aldiz agertu eta krisia baino 24 ordu lehenago ondorengo sintomak ager daitezke: goragalea, mugimenduarekiko sentsibilitatea, gogo-aldartean aldaketak, aharrausiak,… eta aurak ere ager daitezke, nahiz eta beti ez agertu (fotofobia edo fonofobia, ziztadak, esku edo gorputz adarren lokartzea,…).

ZERGATIAK

Tentsioak sorturiko buruko minaren zergati nagusia, giharren tentsioa da . Hau posturaren arazoengatik, giharren desorekagatik, masailezurraren arazoengatik, ikusmen arazoengatik, esteresarengatik,… eman daiteke.

Migraina aldiz, odol sistemaren arazo batengatik ematen da: hasieran odol hodien uzkurdura bat agertzen da, honen ostean hodien dilatazioa eman eta mina agertzen delarik. Emakumeengan ohikoagoak izaten dira eta askotan herentziazkoak izan daitezke.

Estres egoerek, lo arazoek, hormona arazoek, elikadura ezegokiak, medikamenduek,… ere migrainak sor ditzakete.

TRATAMENTUA

Diagnostiko zuzen bat eduki eta horrela tratamentu on bat jaso ahal izateko, ezinbestekoa da profesional batengana jotzea. Kasu batzuetan, medikamentuen erabilera beharrezkoa izaten da.

Fisioterapiaren ikuspuntutik, gaitz honetan inplikatuak dauden egitura guztiak landuko ditugu, horretarako esku terapia, osteopatia, miofaszial terapia,… erabiliko ditugularik.

Alde batetik, lepoari eta honek garezurrarekin eta torax aldeko ornoekin dituen giltzadurei eta lehenengo saihetsari mugikortasuna bueltatu beharko diegu. Hala nola, lepa ornoen lerrokatze zuzena ere garrantzitsua izango da.

Gihardurari dagokionez aktibaturik daduen “trigger point”-ak tratatu, lepo eta torax aldeko gihardura landu eta diafragma erlaxatuko dugu.

Garezurraren tratamentua ere funtsezkoa izango da, bertara heltzen diren odol hodien eraginkortasuna hobetzeko asmoz eta garezurraren josturak mintz-sistema ere landuko ditugularik. Erraiei dagokionez, tentsioa duen edozein egitura (gibela, obarioak,…) tratatuko dugu.

Ohiko buruko minak baldin badauzkazu, galdetu egiguzu. Ikusten duzun moduan, lagundu zaitzakegu.

Udan, Pilates

Pilates en verano
Udan, Pilates

Konturatu orduko udaberriak alde egin digu, “normaltasun berria” hasi dugu eta beste urte batzuetan bezala, aurten ere udan, Pilates egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Aurreko urteetan etorri zaretenok ezagutzen duzue iada gure dinamika: aste solteetan apuntatzeko aukera emango dizuegu, hilabete edo uda osoan apuntatu beharra ez duzuelarik. Beti ere, interesatzen zaizuen ordutegian talderik balego.

Aurten, egoera berezi honek neurri berriak hartzera behartzen gaitu eta horregatik, taldeak ohikoak baino txikiagoak izango dira. Egoera hau bereziki interesgarria da aldez aurretik Pilatesean esperientzia gutxi dutenentzako, saioen indibidualizazioa ahalbidetzen digulako. Ondorioz, ariketak zuzentzea edota partaideetarikoren bati ariketa ezberdinak proposatzea errezagoa izango zaigu, hauek bakoitzaren beharretara moldatuz.

Bestalde, higiene eta prebentzio neurri bezala, saioak maskara jantzita egitea derrigorrezkoa izango da.

Zein ordutegi izango dute saioek?

Taldeak, eskariaren arabera aktibatuko ditugu, goiz, eguerdi, zein arratsaldeetan. Astean 2 saio burutuko ditu talde bakoitzak: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan.

Zein da saioen prezioa?

Asteko 20€koa izango da saioen prezioa. Esan bezala, aste solteetan apuntatzeko aukera emango dizuegu, beraz, ez duzue hilabete osoa ordaindu behar. Taldeak eskariaren arabera aktibatuko dira eta talde aktibo horietan nahi duzuenean apuntatzeko aukera izango duzue.

Ez dut Pilates saioetan esperientziarik, apuntatu naiteke?

Ez baduzu Pilates metodoan esperientziarik, taldekako saioekin hasi baino lehenago, gurekin bakarkako saio bat egin beharko zenuke. Saio honetan Pilates metodoaren oinarrizko printzipioak erakutsiko dizkizugu, hala nola posturaren kontrola eta arnasketa. Kontzeptu hauek ezagutzea beharrezkoa da talde dinamika jarraitu ahal izateko. Baina lehen esan bezala, taldeak oso murriztuak izango direnez, kontzeptu hauek barneratuta daudenean, lan dinamika jarraitzea oso erraza izango zaizu eta ariketen zailtasuna graduatzea posible izango da bakoitzaren beharren arabera.

Saioetara apuntatu nahi baldin baduzu edo informazio gehiago nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eta azkeneko berriak ezagutzeko, jarrai iezaguzu gure Facebook eta Instagram kontuetan!

HIPOPRESIBO GIDATUAK

Ondoren, Akiles Fisioterapeutasen hipopresibo gidatuak nola egien ditugun azalduko dizuegu eta bukaeran, bideo bat ikus dezakezue saioen adibide batekin.

Hipopresivos en pareja
Bikoteka egindako hipopresiboak

ZEIN JARRAIBIDE EMATEN DITUGU SAIO HAUETAN?

Hasierako posizioa nolakoa izan behar den azalduko dugu lehenengo momentuan, gorputza zuzen matendu eta konpentsazioak ekiditeko.

Postura zuzena daukagunean, 3 arnasketa oso egingo ditugu prestaketa gisa eta azkenekoaren ostean, haize guztia bota eta apnea bat egingo dugu saihetsak irekiz. Apnea mantentzen dugun bitartean postura egokia mantendu behar dugu denbora osoan.

Parte hartzaileek postura denbora luzeagoz ezin dutenean mantendu, berriro ere haizea hartuko dute ariketa berriro ere errepikatuz, postura mantentzen duten bitartean.

ZERGATIK DA HAIN GARRANTZITSUA POSTURA ZUZENA MANTENTZEA?

Jende askok uste duenaren kontra, hipopresiboa postura mantenduz lortzen da eta ez apnearen bitartez. Horregatik ez badugu postura egokia mantentzen, nahiz eta apnea egin eta saihetsak zabaldu, ez dugu ariketa ondo egingo.

Bestalde, konpentsazioak agertzen direnean, lesionatzeko aukera areagotzen da. Horregatik kontrolatu behar dugu momentu oro ariketaren gauzatzea.

ZELAKO ARNASKETA EGIN BEHAR DUGU?

Egin beharreko arnasketa mota, ariketa osoan zehar zehaztuko dugu. Ariketaren hasieran arnasa hartu eta bota egin behar dugu, modu egoki eta erlaxatuan. Honen ostean, lehen aipaturiko apnea egingo dugu. Horretarako, barruan dugun aire guztia bota eta arnasketa blokeatuko dugu, 25 segundu inguruz, haizerik hartu gabe.

EZ DAUKAT ESPERIENTZIARIK, ON LINE SAIOAK EGIN DITZAKET?

Hoberena, on line saioak egin baino lehen, aurrez aurreko saio batzuk egitea da. Saio hauetan ariketen dinamika hartu eta arnasketa barneratzea lortuko dugu.

Aurrez aurreko saioetan, kontaktua posible denean, ahozko aginduak emateaz gain, eskuzko zuzenketak ere egiten ditugu. Horrela, partehartzaileek oso modu errazean barneratzen dituzte ariketak. On line egindako saioetan hau ezinezkoa da, baina ondorengo bideoan ikus dezakezuen bezala, ematen ditugun argibideak oso zehatz eta argiak direnez, saioen dinamika jarraitzea oso erraza da.

YouTube Video

BRUXISMOA

Bruxismoaren tratamenduaren tekniketariko bat

ZER DA?

Bruxismoa, hortzak euren artean sakatu eta mugitzearen ondorioz ematen den arazo bat da. Behin eta berriro egindako mugimendu honek, murtxikatze-gihardura kaltetzen du, masetero eta tenporal giharrak izaten direlarik kaltetuenak. Alterazio haum populazioaren %8-10ak pairatzen du.

ZERGATIAK

Estresa eta antsietatea dira patologia honen eragile nagusiak, estres edo beldur egoeren aurrean, ahoa gogor ixtea baita erantzun ohikoena. Horregatik, patologia honek erlazio zuzena du gure egoera emozionalarekin.

Hauek dira kontutan hartu beharreko beste faktore batzuk:

  • Aurpegiaren morfologia
  • Hortz-piezen galera
  • Drogen kontsumoa

SINTOMAK

  • Zefalea tentsionala
  • Buruko eta lepoko mina
  • Murtxikatzerakoan mina
  • Ahoa zabaltzeko zailtasuna
  • Hortzak karrankatzea
  • Hortzen ezohiko higadura
  • Loaren gorabeherak
  • Garezur-masailezurreko arazoak
  • Aftak etengabe ateratzea (ahoaren kontrol motorearen galeragatik)

TRATAMENDUA

Tratamendu egoki bat egin ahal izateko lehenengo pausoa, bruxismoa zerk sortarazten duen ezagutzea eta honek eragindako arazoak zeintzuk diren identifikatzea da. Arazo hau faktore ezberdinek sortzen dutenez, profesional ezberdinen lana ezinbestekoa da: fisioterapeutak, haginlariak eta psikologoak.

Guk, fisioterapeutak garen heinean, agertzen diren disfuntzioak aztertu eta pazienteari azalduko dizkiogu. Bere arazoaren ezaugarriak, zergatiak eta sintomak ulertarazi eta guk arazoa tratatzeaz gain, autotratamendurako proposamena ere egingo diogu.

Tratamendua egiterako orduan teknika ezberdinak erabiliko ditugu, arazoan eragina duten ehun guztiak tratatuz. Ondorengo teknikak erabiliko ditugu besteak beste:

Guk egiten dugun tratamendua bezain garrantzitsua da pazienteak egin dezakeen lana: sintomak identifikatzea, estres egoerak kontrolatzea, bruxismoaz konsziente izatea eta autotratamendua egitea. Horretarako, ondorengo teknikak erakutsiko dizkiogu:

  • Automasaia: aurpegian, lepoan, eztarri inguruan,…
  • Luzaketak
  • Arnasketa lantzeko ariketak. Antsietate egoerak kontrolatzen ikasteko helburuarekin batez ere.

Gure YouTubeko kanalean aurki dezakezuen bideo honetan autotratamendua nola egin dezakezuen erakusten dizuegu. Barkatu, baina oraingoz ez daukagu euskaraz.

Gai honen inguruan zalantzaren bat argitzea edo zuen garezur-masailezurraren egoera baloratu eta tratamendu bat proposatzea nahi baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan. Zuen zalantzak argitu edo zuek tratatzeko irrikitan gaude.

YouTube Video

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies