Gaur 3 urte betetzen dira Akilesen 10. Urteurreneko festa ospatu genuenetik. Punto Unok maitasun osoz antolaturiko jai ahaztezin hartatik 3 urte iada. Eta kasu honetan, 10 + 3 esango dugu, nahiz eta siniskeria horietan gehiegi ez sinestu, bizi ditugun egun berezi hauek medio. Baina egia esan, harritu egin gaitu egoera berezi honetan murgilduta egonik, zuengandik jaso dugun harrera beroak. Eskerrik asko berriro ere!
Eta orain, zer?
Ba lanean jarriatuko dugu buru belarri. Egia esan, azkeneko urteotan egiten ari ginen gauzetaz gain, gaur egun bizi dugun egoera honek, aspaldian gure buruan jira-biraka zebiltzan zenbait gauzek aurrera pausoa ematea ahalbidetu du. Besteak beste, hor gabiltza sare sozialetan jarraitasun gehiago eskaintzen ahalegintzen, Facebook eta Instagramen publikazioak maizago ipintzen saiatzen. YouTubeko kanal berria ere sortu dugu eta hor ere pixkanaka bada ere, gauza interesgarriak ipini nahi dizkizuegu. Eta azkenik, on line plataformen mundura jauzi egin dugu, taldekako saioak bertatik eman ahal izateko. Oraingo egoera honetan, zaila baita betiko formatu presentzialean esakintzea.
Eta honen ondorioz, on line saio ezberdinak eskaintzen hasi gara: Pilates, Hipopresiboak, CORE, Txiki Yogilatesa,…. Eta ondorengo egunetan informazio gehiago izango duzue, baina beste gauza interesgarri batzuk dauzkagu pentsatuta: Zoru Pelbikoa, ariketa terapeutikoa, Stretch & Roll, runningeko hastapena,…
Handitzen-handitzen
Egunero zerbait berria ikasten dugula jakina dugu eta momentu zailetatik gehiago ikasten dela ere uste dugu. Orain dela hilabete batzuk kontatu izan baligute ez genuke sinistuko, baina 10 + 3. urtean bizitzen ari garen egoera honek bai pertsonal arloan, bai profesional arloan asko irakatsi digu eta sendoago handituko garela ziurtatu dezakegu! Baina guzti hori ezinezkoa litzateke, zuek gabe. Urteak daramatzazue laguntzen, aholkatzen, animatzen, gugan konfidantza osoa duzuela erakusten,…
Eta orain gure txanda da zuen esker on hori saritzeko, keinu xume batekin bada ere: 2 tratamendu saio zozketatu nahi ditugu. Eta guretzako zozketa berezia izango da, maiatzean gure ondoan izan zaretenon artean zozketatuko baititugu. Hilabete gogorra izan da guretzako (zuentzako ere, ziur gaude). Orain dela 10+3 urte pertsiana lehenengoz igo genuenean baino zalantza gehiago izan ditugu maiatzaren 4ean berriro ere igo genuenean (nork esango zigun orain dela hilabete batzuk!), baina zuei esker, orain hain urruti dagoen martxoko hilabete haren tankera hartzen doa.
Ba esandakoa, datorren astelehenean, ekainaren 1ean zozketa berezi bat egingo dugu. Zorte ona eta osasuna opa dizuegu eta mila esker urteak betetzen jarraitzen ahalbidetzeagatik!