Talde terapien ordutegia

2019/2020 ikasturtea

Iraila iritsi zaigu berriro ere eta berarekin batera, ikasturte berria. Hemen dauzkazue aurtengo talde terapien ordutegiak. Aurten, zoru pelbikoa landu eta zaintzen ikasteko saioak eta hipopilatesa aurkezten dizkizuegu berrikuntza gisa.
Talde batzul beteta daude iada baina beste batzuetan lekua dago oraindik ere eta urrian, beste talde batzuk abian jarriko ditugu, beraz, anima zaitezte!

Zalantzarik baduzue, jar zaitezte harremanetan gurekin.

#fisioterapiabilbao #pilatesbilbao #hipopresivosbilbao

“Orain ulertzen dut masajista baten eta fisioterapeuta baten arteko ezberdintasuna”

Lan tresnarik hoberena: gure eskuak.

Desberdin egiten gaituena

Atzo etorri zitzaidan bigarren aldiz tratatzera, aurretik beste leku batetara joaten zen paziente bat. Beste tokian 30 saio eman zizkioten eta ez zuen hobekuntzarik nabaritu. Pasadan astean Akiles Fisioterapeutas -era etorri zen ezagun batek hala gomendaturik. Bertan “gauza ezberdinak” egiten genituela esan omen zion. Akilesen lehenengo saioa jaso ostean, tratamentuarekin pozik geratu eta lagun bateri ere etortzeko esan zion. Lagunak bere saioa bukatzerakoan ondorengoa esan zion: “orain ulertzen dut masajista baten eta fisioterapeuta baten arteko ezberdintasuna”. Atzo, bigarren saioa jasotzen zegoela kontatu zidan.

Pozik eta eskerturik sentitzen naiz hitz hauek entzunda eta are gehiago, egiten dugun lanak gugan konfidantza ezartzen dutenen osasuna hobetzen laguntzen duela jakinda.

Eta “gauza ezberdinak” egiteak ez du misterio gehiegirik: esku terapia eta ariketa terapeutikoa dira gure lanaren oinarria. Unibertsitatean egindako ikasketek ezarri zuten gure lanaren oinarria eta egunez eguneko formakuntzari esker jarraitzen dugu profesional gisa hobetzen. Hau da intrusismoari aurre egiteko daukagun modurik hoberena: gauzak beste modu batean egiteko gai garela erakustea.

Mila esker bihotz bihotzez zuen konfidantzagatik. Lanean jarraitzeko indarra ematen diguzue, zuek zarete egunetik egunera hobetzen jarraitzeko gure motibazioa.

 

Gauza gehiago ezagutu nahi badituzue, jarrai egiguzue sare sozialetan:

Facebook:Akilesfisioterapeutas

Instagram:Akilesfisioterapeutas

Emakume fisioterapeutak

Françoise Mezieres lanean

Fisioterapian ere, beste arlo batzuetan bezala, historia aztertzen baldin badugu, bertan gizonezko askoren izen ezagunak aurki ditzakegu, baina emakume gutxirenak. Baina gaur egun erabiltzen ditugun tratamendu askoren atzean, emakume fisioterapeutak izan ziren, nahiz eta kasu askotan beraien senarrek itzala egin eta merezitako ospea kendu zieten. Gaur, emakume horiek nortzuk izan ziren azaldu nahi dizuegu.

Antzinako Egiptoko Zibilizazioaren garaian ere Isis edo Sejmet bezalako jainkosak aurki ditzakegu. Lehenengoak jendea sendatzeko sorginkeriak egiten omen zituen eta bigarrena, sendakuntzaren jainkosatzat zuten, besteak beste. Baina historian aurrera egiten badugu, XIX. mendearen bukaera arte ez dugu emakumezko askoren informaziorik aurkituko, ez fisioterapiaren alorrean, ezta medikuntzan ere. Hala ere, osasunaren zientziekin eta fisioterapiaren garapenarekin zerikusi handia izan duten emakume batzuk aipatuko dizkizuegu:

Dorothea Christiane Leporino. Europako unibertsitate batean Medikuntzako titulazioa lortu zuen lehenengo emakumea. Alemaniako Halle Unibertsitatean Doktoratu zen 1754. urtean.

Maria Salomoea Sklodowska (Marie Curie bezala ezagutzen duguna): Medikuntzan aitzindari izandakoa eta bi Nobel sari lortutakoa (fisikan eta kimikan).

Irene Curie: Aurrekoaren alaba. Kimikan Nobel saria lortu zuen berak ere.

Florence Nightingale: Erizaintza modernoaren aitzindaria. Henri Dunant-ek Gurutze Gorria sortu zuenean, berarengandik jaso zuen inspirazioa.

Lucy Marianne Robinson, Rosalind Paget, Elizabeth Anne Manley eta Margaret Dora Palmer: “Society of Trained Masseuses” sortu zuten (bertatik sortu zen Fisioterapiako Elkarte Ingelesa).

Jenette Hubbard Bolles: Andrew Taylor Stillek sorturiko “American School of Osteopathy”-n osteopatia titulua lortu zuen lehenengo emakumea. Eskola honetako lehenengo ikasturtean (1892), ikasleen %25a emakumeak izan ziren.

Elizabeth Kenny: Haurrengan poliomielitisak sortutako arazoei aurre egiteko tratamendu berri bat sortu zuen erizaina. Kaltetutako atalen gainean beroa ipini ostean hauek mugitzen zituen, garai hartan egiten zenaren kontrakoa hain zuzen ere.

Olive Gutrie Smith: Esekidurako terapia sor diogu fisioterapeuta honeri. Fisioterapian aitzindaria izan zen XX. mendearen hasieran.

Katharina Scroth: Eskoliosia tratatzeko teknika tridimentsionala sortu zuen.

Florence Kendall: Fisioterapiaren aitzindari garrantzitsuenetarikoa izan zen eta gihar frogen gidaliburua sortu zuen, besteak beste.

Françoise Mezieres: Gihar kateen kontzeptuaren sortzailea. Gaur egun ere asko erabiltzen dugun metodologia.

Estrid Vodder: Bere senarrarekin batera (Emil Vodder) eskuzko drainatze linfatikoaren metodoaren sortzailea.

Bertha Bobath: Bera senarrarekin batera (Karel Bobath) arazo neurologikoak tratatzeko erabiltzen den Bobath metodoaren sortzailea.

Anne Maitland: Maitland metodoa sortu zuen bere senar Jeoffekin batera.

Margaren Knott: Fisioterapian ezagunetarikoa den metodoa sortu zuen bere senar Hermann Kabatekin batera: FNP edo Kabat metodoa hain zuzen ere.

Janet Travell: berari eta bere senar David Simonseri sor diegu Trigger Pointen inguruko lana eta gidaliburuak. Janet Travell Etxe Zuriko mediku izan zen eta John F. Kennedy eta Lyndon B. Johnson presidenteak tratatu zituen besteak beste.

Ida P. Rolf: Rolfing metodoaren sortzailea. Ehun konektiboaren sakoneko tratamenduan eta grabitate indarrak gorputzaren orekan duen erlazioan oinarritzen da.

Blandine Calais-German: “Mugimenduarentzako anatomia” kontzeptuaren sortzailea. Fisioterapian eta zoru pelbikoaren tratamentuan asko erabiltzen den kontzeptua.

 

Emakume hauek izan dira gaur egun ezagutzen dugun fisioterapiaren aitzindarietariko batzuk, nahiz eta kasu askotan, metodo hauek erakutsi dizkigutenean, beraiek sortu dituzten emakumeen berri eman ez diguten. Ez dakigu etorkizunean Akiles Fisioterapeutaseko emakumeren bat horrelako maila izatera iritsiko ote den, baina ziurtatu dezakeguna, gure taldean emakume fisioterapeuta izugarriak izan ditugula da.

Zorionak eta urte berri on!!!
Akiles Fisioterapeutasek 2019 zoriontsua opa dizue!

 

Bihar, abenduak 31, Akiles Fisioterapeutas itxita egongo da, atseden hartu ahal izateko eta urte bukaera gure familiekin disfrutatu ahal izateko.

Urtea primeran bukatu eta hobeto has dezazuela eta hastear dugun urtean, zuen amets guztiak bete daitezela opa dizuegu.

 

URTE BERRI ON GUZTIOI!!!

 

 

Google-eko iritzien lehiaketako irabazlea

Ganador sorteo reseñas google
Google-eko iritzien lehiaketaren irabazlea

 

Iada badaukagu Google-eko iritzien lehiaketaren irabazlea!

Bere izena JAVIER GÓMEZ MONTOYA da. ZORIONAK!!! Mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan, bai telefonoz, bai e-mail bidez, saria nola jaso esateko.

Lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen denbora eskaintzeagatik. Eta oso zoriontsu egiten gaitu hain iritzi ona daukazula jakiteak!!!

 

MILA ESKER BIHOTZ-BIHOTZEZ!!

Gabonetako loteria

Ezagutzen gaituzuenok badakizue Akilesen urteak daramatzagula gabonetako loteria zenbaki honekin jokatzen. Bilboko 16. zenbakia daraman La Cruz administrazioak saltzen duena hain zuzen ere. Zuetako askok ere zenbaki honekin jokatzen duzue eta berri honen bitartez esan nahi dizuegu ez zaigula sari nagusia egokitu… baina boleto bakoitzak 100€ko saria lortu duela!!

 

Horregatik gure zenbakiarekin jolastu nahi izan duzuen guztiok zoriondu nahi zaituztegu!!!

 

Eguberri zoriontsu bat izan dezazuela!!!

 

#akilesfisioterapeutas #bilbao #loteríanavidad #loterialacruz #loteríadenavidad#premio

Gabon hauetan osasuna oparitu

Gabon hauetan osasuna oparitu.

Zuretzako berezia den pertsona berezi horri opari eder bat egin nahi diozunean, zer izan daiteke ederrago, osasuna oparitzea baino? #osasuna oparitzen duzunean, pertsona horren ongizatea nahi duzulako, pertsona horren bizi kalitatea hobetzen ari zarelako… Osasuna oparitzen duzunean maitasuna, bizitza, denbora, bakea, sentimentuak… oparitzen dituzu.

Bihotzez eginiko oparia. Osasuna oparitu nahi baldin baduzu, pasa zaitez Akilesetik eta guk ahal dugun guztia egingo dugu opari hau benetan berezia izan dadin.

Eta gogoratu nahi dizuegu abenduaren 24ean jai hartuko dugula eta horregatik, Olentzero lagundu behar baldin baduzue, 3 egun dauzkazuela Akilesera etortzeko.

#fisioterapia #osteopatia #olentzero #gabonak #opariak #osasunaoparitu#preparto #posparto #pilates #drenajelinfático #fisioterapiabilbao#regalasalud #navidades

Fisioterapia saio baten zozketa!

Olentzero etortzear da eta aurten Akilesetik pasako dela esan digu. Fisioterapia saio bat zozketatu nahi du. Parte hartzea oso erraza da. Egin behar duzuen gauza bakarra, Google-en Akiles Fisioterapeutas bilatu eta bertan guri buruz daukazuen iritzia idaztea da. Abenduaren 28an, partehartzaile guztien artean zozketa bat egingo dugu, fisioterapia saioa nork irabazi duen jakiteko.

Eguberri on guztioi!

Zoru pelbikoaren balorazioa

Gaur, kirol praktika bat egin aurretik zoru pelbikoaren balorazioa egiteak daukan garrantziaz hitzegin nahi dizuegu. Irailaren etorrerarekin bat, ikasturte berriari begira kirol ohiturak berreskuratu ohi ditugu, baina hauekin hasi aurretik gure zoru pelbikoaren egoera zein den ezagutzea oso interesgarria da. Nahiz eta sintomarik ez izan, funtzio galera bat izan dezakegu gure zoru pelbikoan eta ondorioz jarduera batzuk ez dira gomendagarriak izango eta aldiz, zoru pelbikoko gihardura indartzeko helburua duten beste ariketa batzuk egin beharko genituzke.

Baina zergatik egin behar dugu zoru pelbikoaren balorazioa sintomarik ez badaukagu?

Zoru pelbikoaren disfuntzio batzuk, hasiera batean, guztiz asintomatikoak izan daitezkeelako. Hau da prolapsoen hasierako uneetan gertatzen dena adibidez. Prolapsoak, pelbiseko erraien jeitsiera dira. Zoru pelbikoaren kasuan prolapsoak jasaten dituzten erraiak ondorengoak izan ohi dira: umetokia, bagina, puxika, uretra edo ondestea. Kasu batzuetan, tratamendu ezean, errai hauek kanpora ere atera daitezke. Jarduera fisiko batzuek, jauzi eta inpaktuen ondorioz, prolapsoen egoera okertu dezakete. Horregatik, kirol praktikarekin hasi aurretik zoru pelbikoaren balorazioa egitea gomendatzen da. Gainera, prolapsoek tratamendua dute eta hau errezagoa izango da arazoa zenbat eta lehenago antzeman.

 

Eta iada sintomak agertu baldin badira?

Emakume askok gernu galerak izaten dituzte esfortzu fisikoen aurrean. Publizitatearen eraginez pentsa dezakegu gernu galera hauek normalak direla, adindun emakumeengan eta ama izandakoengan batipat. Baina ohikoak izan arren, gernu galerek zoru pelbikoaren disfuntzio bat adierazten digute eta tratatuak izan behar dira. Galera hauek jatorri ezberdinak izan ditzakete: giharren tonu falta, uretraren atzekaldeko hormaren mugikortasun handia, gernu egite ohitura ezegokiak,… Hauek, inkontinentzia mota ezberdinak sortaraz ditzakete: esfortzuzkoa (esfortzu bat edo jarduera fisiko bat egiterakoan itxiera mekanismoak modu egokian aktibatzen ez direnean), premiazkoa (detrusor deituriko gihardura gehiegi aktibatzen denean ematen da. Kasu honetan txiza egiteko gogo larriak agertzen dira, gernu galerak sortuz) eta aurreko bien nahasketa ere eman daiteke. Lehen esan bezala, tratatu beharreko funtzio galerak dira eta zenbat eta lehenago tratatzen hasi, hobe. Askotan ariketa soil batzuk egin, postura zaintdu edo hipopresiboak egitearekin soilik aski da.

Ez dut lehenago hipopresiborik egin. Zoru pelbikoa ahul dudala esan nahi du honek?

Ez. Lehenago hipopresiborik  egin ez izanak ez du esan nahi zoru pelbikoaren gihardurak hipotonia bat duenik. Baina eguneroko bizitzan egiten ditugun gauza askok (barre egiteak, eztulak, doministikuek, pisuak jasotzeak, kirol praktikak,…) sabel aldeko presioa handitzen dute eta honek pelbiseko egiturak beheruntz bultzatzen ditu zoru pelbikoan hiperpresio bat sortuz. Gazteak garenean gihardura indartsu dagoenez eta hormonen eraginez, nahiz eta hiperpresio hauek eman, ez dute ondoriorik izaten. Baina haurdunaldien ostean eta menopausiaren ondorioz hormona aldaketak izaten direnean, orduan agertzen dira lehenengo gernu galerak edota prolapsoak.

 

Zergatik dira onak hipopresiboak?

Ariketa mota honen bitartez sabelaldeko gihardura sakonaren eta zoru pelbikoko gihgarduaren aktibazio erreflexu bat bilatzen dugu, diafragmaren eragina eragoztearekin bat. Honen ondorioz “xurgatze” efektu bat ematen da aurrez aipaturiko giharren zuntzak aktibatuz. Aktibazio hau ez ohi da ematen beste jarduera fisiko batzuen bitartez, horregatik dira interesgarriak hipopresiboak. Ariketa hauek egiterakoan daukagun helburua, gihar hauen erreprogramazio bat lortzea da, atsedenaldiko gihar tonua hobetuz. Horrela, gihardura hau, momentu zehatz batzuetan ematen diren presio igoera bortitzak jasateko gai izango delarik, hala nola barre egiten dugunean edo doministiku egiterakoan.

 

Aspaldi nabil hipopresiboak egiten eta ez dut aldaketarik antzeman. Zergatik?

Agian ikusiko zenuen nahiz eta hipopresiboak egin zoru pelbikoa ahul nabaritzen duzula edota sabelaldearen tamaina ez dela txikitu. Zergatik? Ziurrenik, sabelaldeko gihardura desprogramaturik dago eta ariketak egiterakoan ez zara gai gihar hauek aktibatzeko. Askotan, postura egokia dela ematen du eta kanpotik ikusita hipopresiboa ondo egiten duzuela iruditu arren, sabelaldea ikutzerakoan ikus dezakegu gihar hauek ez direla aktibatzen. Horregatik ikutzen dizuegu sabelaldea behin eta berriro hipopresiboak egiterakoan. Ariketak ondo egiten dituzuela ziurtatzeko ezinbestekoa da saioak talde txikietan edo bakarka egitea, norbanako bakoitza baloratu ahal izateko.

Zoru pelbikoaren tratamenduen inguruko edo hipopresiboen inguruko informazio gehiago nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

TALDE TERAPIAK

Udako oporrak bukatu berri dira eta urtero bezala, iraila hilabete bikaina da osasuna hobetzeko ekimenak martxan jartzeko. Zure osasunari hoberen datorkion ariketa mota erakutsiko dizun fisioterapia talde baten laguntza nahi duzu? Ez ezazu gehiago bilatu, Akiles Fisioterapeutasen zu laguntzeko prest gaude. Ondoren azalduko dizkizuegu ondorengo ikasturte honetan eskaintzen dizkizuegun talde terapiak.

Pilates

Hain ezagun bihurtu den metodo honek emaitza ikusgarriak erakutsi dizkigu gaitz ezberdinak dituzten pertsonen artean, bizkarreko arazoak pairatzen dituztenen artean batez ere. Akilesen 8 urte baino gehiago daramatzagu taldekako zein banakako Pilates saioak ematen. Gure web orriko Pilates atalean aurki dezakezue metodo honen inguruko informazio gehiago.

GAH (Gimnasia Abdominal Hipopresiboa)

Azkenaldian famatu askok erditze ostean eskaintzen dituen onurei esker egin dioten publizitatearengatik modan jarri den entrenamendu metodoa da. Baina hipopresiboak, erditze osteko berreskurapenetik haratago, gerrialdeko arazoak dituztenentzako funtsezko herraminta bat dira eta kirol entrenamenduarentzako ezinbesteko gehigarri bat.

45 edo 25 minutuko saioak eskaintzen ditugu eta aurten, 25 minutuko saioak, CORE saioekin elkartzeko aukera ematen dizuegu, gerri eta abdomeneko entrenamendu ezinhobe bat lortzeko.

CORE

Ingelesetik datorren hitz honek nukleo edo erdialdeari egiten dio erreferentzia, gure gorputzeko erdialdeari hain zuzen ere. Alderdi honetan abdominalak, zoru puelbikoa, diafragma eta gerrialdea ditugu. Pilates egiten duzuenok ezagutzen duzue iada kontzeptu hau eta badakizue gure posturarentzako ezinbestekoa dela eta gaur eguneko bizitza sedentarioaren ondorioz, maiz, ahulduta egoten dela.

Hau hobetzeko lan espezifikodun saio batzuk diseinatu ditugu, fisioterapeuta batek zuzenduriko ariketa oso kontrolatuekin, ariketak modu ezegokian egitea sahiestu eta horrela, lesioak ekiditzeko. Aurreko atalean azaldu dizuegun moduan, CORE eta hipopresiboetara apuntatzeko aukera daukazue aurten, tratamendu osagarri ezinhobe bat lortzeko.

Haurrekin egindako GAH

Orain denbora gutxi ama izan direnei zuzenduriko hipopresibo saioak dira. Bertan, ingurune abdominalaren eta zoru pelbikoaren erditze osteko tratamendu bat egitea lortuko dute, beraien txikitxuak ondoan dituztela. Ondo baitakigu, askotan ezinezkoa dela saioetara joateko jaioberriak norbaitekin uztea. Saioek 45 minutuko iraupena dute eta esan bezala, jaioberria ekar dezakezue.

ERDITZE OSTEKO SAIOAK

Erditu berri duten amatxuei zuzenduriko saioak dira. Bertan, erditze osterako ariketak, zoru pelbikoa indartzekoak, gorputzaren tonifikazio orokorra, hipopresiboak, higiene posturala, etab. erakutsiko zaizkizue. Saio hauetara ere haurrarekin etor zaitezkete.

AKTIBA ZAITEZ

Jarduera aerobiko suabe bat proposatzen dizuegu talde terapia honetan. Gorputz osoa landuko dugu, gorputzaren tonifikazio orokor bat bilatuz, giltzaduren mugikortasuna landuz, zoru pelbikoa indartuz eta oreka eta propiozepzio ariketak eginez. Saio hauen helburu nagusia, bizitza sedentarioaren ondorioz ematen diren gihar taldeen arteko deskonpentsazioak eta mugikortasun falta lantzea da, min kronikoak hobetzeko eta etorkizunean eman daitezkeen lesioak ekiditeko asmoz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies