Akiles Fisioterapeutasetik jakinarazi nahi dizuegu, Gobernuak ezarritako alarma egoera dela eta, neurri bereziak hartu behar ditugula covid-19 birusaren hedapena ekiditeko. Hori kontutan izanik eta arduratsuak izan asmoz, DENBORALDI BATEZ AKILES IXTEA erabaki dugu. Egoera berezia da egun hauetan bizitzen ari garena eta erantzukizun soziala kontutan izanik, erabaki hau hartu behar izan dugu Akilesera etortzen zaretenon eta langileon osasuna zaintzeko asmoz.
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu guztiok jarrera arduratsu bat izan dezagun adierazteko, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak (auto edo kirol istripuak adibidez) ekiditzeko eskatuz. Momentu hauetan mediku eta larrialdi zerbitzuak izugarrizko lana burutzen ari dira eta ez ditugu ospitaleak bete behar saihestu daitezkeen egoerekin.
Zuen osasunari dagokionez, jarduera fisikoaren eta mugimenduaren garrantzia gogoratu nahi dizuegu. Etxetik atera gabe ariketa asko egin ditzakegu (gurekin Pilates, hipopresibo edo Core-ko saioetara etortzen zaretenok, asko ezagutzen dituzue). Mesedez, saia zaitezte sofa ahalik eta gehien ekidin eta egunero jarduera fisikoa egiteko tartetxo bat egiten.
Sare sozialen bitartez berriak argitaratuko ditugu. Espero dugu, denen onerako, normaltasunera ahalik eta arinen bueltatzea. Eskerrik asko zuen harretarengatik eta besarkada bero bat Akiles osatzen dugun talde osoaren aldetik.