Emakume fisioterapeutak

Françoise Mezieres lanean

Fisioterapian ere, beste arlo batzuetan bezala, historia aztertzen baldin badugu, bertan gizonezko askoren izen ezagunak aurki ditzakegu, baina emakume gutxirenak. Baina gaur egun erabiltzen ditugun tratamendu askoren atzean, emakume fisioterapeutak izan ziren, nahiz eta kasu askotan beraien senarrek itzala egin eta merezitako ospea kendu zieten. Gaur, emakume horiek nortzuk izan ziren azaldu nahi dizuegu.

Antzinako Egiptoko Zibilizazioaren garaian ere Isis edo Sejmet bezalako jainkosak aurki ditzakegu. Lehenengoak jendea sendatzeko sorginkeriak egiten omen zituen eta bigarrena, sendakuntzaren jainkosatzat zuten, besteak beste. Baina historian aurrera egiten badugu, XIX. mendearen bukaera arte ez dugu emakumezko askoren informaziorik aurkituko, ez fisioterapiaren alorrean, ezta medikuntzan ere. Hala ere, osasunaren zientziekin eta fisioterapiaren garapenarekin zerikusi handia izan duten emakume batzuk aipatuko dizkizuegu:

Dorothea Christiane Leporino. Europako unibertsitate batean Medikuntzako titulazioa lortu zuen lehenengo emakumea. Alemaniako Halle Unibertsitatean Doktoratu zen 1754. urtean.

Maria Salomoea Sklodowska (Marie Curie bezala ezagutzen duguna): Medikuntzan aitzindari izandakoa eta bi Nobel sari lortutakoa (fisikan eta kimikan).

Irene Curie: Aurrekoaren alaba. Kimikan Nobel saria lortu zuen berak ere.

Florence Nightingale: Erizaintza modernoaren aitzindaria. Henri Dunant-ek Gurutze Gorria sortu zuenean, berarengandik jaso zuen inspirazioa.

Lucy Marianne Robinson, Rosalind Paget, Elizabeth Anne Manley eta Margaret Dora Palmer: “Society of Trained Masseuses” sortu zuten (bertatik sortu zen Fisioterapiako Elkarte Ingelesa).

Jenette Hubbard Bolles: Andrew Taylor Stillek sorturiko “American School of Osteopathy”-n osteopatia titulua lortu zuen lehenengo emakumea. Eskola honetako lehenengo ikasturtean (1892), ikasleen %25a emakumeak izan ziren.

Elizabeth Kenny: Haurrengan poliomielitisak sortutako arazoei aurre egiteko tratamendu berri bat sortu zuen erizaina. Kaltetutako atalen gainean beroa ipini ostean hauek mugitzen zituen, garai hartan egiten zenaren kontrakoa hain zuzen ere.

Olive Gutrie Smith: Esekidurako terapia sor diogu fisioterapeuta honeri. Fisioterapian aitzindaria izan zen XX. mendearen hasieran.

Katharina Scroth: Eskoliosia tratatzeko teknika tridimentsionala sortu zuen.

Florence Kendall: Fisioterapiaren aitzindari garrantzitsuenetarikoa izan zen eta gihar frogen gidaliburua sortu zuen, besteak beste.

Françoise Mezieres: Gihar kateen kontzeptuaren sortzailea. Gaur egun ere asko erabiltzen dugun metodologia.

Estrid Vodder: Bere senarrarekin batera (Emil Vodder) eskuzko drainatze linfatikoaren metodoaren sortzailea.

Bertha Bobath: Bera senarrarekin batera (Karel Bobath) arazo neurologikoak tratatzeko erabiltzen den Bobath metodoaren sortzailea.

Anne Maitland: Maitland metodoa sortu zuen bere senar Jeoffekin batera.

Margaren Knott: Fisioterapian ezagunetarikoa den metodoa sortu zuen bere senar Hermann Kabatekin batera: FNP edo Kabat metodoa hain zuzen ere.

Janet Travell: berari eta bere senar David Simonseri sor diegu Trigger Pointen inguruko lana eta gidaliburuak. Janet Travell Etxe Zuriko mediku izan zen eta John F. Kennedy eta Lyndon B. Johnson presidenteak tratatu zituen besteak beste.

Ida P. Rolf: Rolfing metodoaren sortzailea. Ehun konektiboaren sakoneko tratamenduan eta grabitate indarrak gorputzaren orekan duen erlazioan oinarritzen da.

Blandine Calais-German: “Mugimenduarentzako anatomia” kontzeptuaren sortzailea. Fisioterapian eta zoru pelbikoaren tratamentuan asko erabiltzen den kontzeptua.

 

Emakume hauek izan dira gaur egun ezagutzen dugun fisioterapiaren aitzindarietariko batzuk, nahiz eta kasu askotan, metodo hauek erakutsi dizkigutenean, beraiek sortu dituzten emakumeen berri eman ez diguten. Ez dakigu etorkizunean Akiles Fisioterapeutaseko emakumeren bat horrelako maila izatera iritsiko ote den, baina ziurtatu dezakeguna, gure taldean emakume fisioterapeuta izugarriak izan ditugula da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies