Olatz Iturbe
Kaixo! Olatz Iturbe naiz. Zaragozako Unibertsitatean bukatu nituen Fisioterapiako ikasketak 2005. urtean eta 2003.ean, Gasteizeko SHEE-IVEFen Lizentziatu nintzen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan. 1098 zenbakia dut Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoan.
2003.a geroztik jarduera fisikoaren eta kirolaren alorreko hainbat lan egin ditut: oposaketetan froga fisikoak prestatu behar dituztenentzat kirol plangintzak, bigarren hezkuntzako eta formakuntza zikloetako irakasle eta hainbat kiroletako begirale moduan ere aritu naiz: igeriketa, eskola futbola eta saskibaloia, aerobika,…
Fisioterapiako ikasketak bukatu nituenetik, hau, kirolarekin uztartu dut, klinikara etortzen diren kirol patologien inguruko tratamenduak eginez. Kirol fisioterapiari dagokionez, jarduera fisikoarekin zerikusirik duen lesio bat tratatzerakoan, teknikaren eta entrenamenduen plangintzaren inguruko aholkuak eskaintzen ahalegintzen naiz, lesio hauek berriro ere eman ez daitezen.
Fisioterapia maite dut eta horregatik etengabe formatzen jarraitzen dut, ondorengo tekniketan aditua naizelarik: osteopatia estrukturala (Madrileko Osteopatia Eskolan ikasia), gantxoekin eginiko fibrolisia, miofaszial sindromearen tratamendua eta puntzio lehorra, kinesiotaping eta neuromuskular bendajeak, buruezurreko arazoen eta garezurreko artikulazio tenporomandibularraren tratamendua, lasterketaren biomekanika, ariketa fisiko funtzionala, eskuzko drainatze linfatikoa eta Pilates metodoa.
Akilesen haurdunaldiaren eta haurdunaldi osteko tratamentuen ikuspegi orokor bat eskaini nahi dugu eta horregatik, jaioberri eta haurren arnas sistemako arazoetan trebatu naiz, gaitz hauek tratatu eta hauek etorkizunean ekiditeko gurasoei herramintak eskaintzeko asmoz.
Formakuntza alorrean ere lan egin dut, Pilateseko begiraleak formatuz eta ergonomiako klaseak eman ditut osasun arloko hainbat enpresetan.
Azken hilabeteetako gertaerek berritzera behartu gaituzte eta hori dela eta, covid-19 gaixotasunarekin loturiko hainbat formakuntza egitera bultzatu nau: “Prevención y control de infecciones causadas por el nuevo coronavirus (covid-19)” impartido por la Munduko Osasun Erakundeak eskainitako formakuntza; “Understanding Coronavirus disease (covid-19)”; “Infection prevention and control”; “Role of physiotherapy in covid-19”; “Respiratory management of people with covid-19”. Ikasketa hauei esker, lanerako bueltarako protokolo egoki eta seguruak diseinatu ahal izan ditugu eta bestalde, covid-19 gaixotasuna pairatu eta ondorio fisikoak dituzten pertsonak tratatzeko aukera ematen dit.