Tania García
Kaixo! Tania García naiz. Kantabriako Gimbernat fisioterapia eskolan burutu nituen nire fisioterapiako gradu ikasketak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialean 3585 zenbakiarekin kolegiatua nago.
Fisioterapiako ikasketetan zehar pediatrian espezializatu nintzen eta hain gustoko dudanez, karrera bukatu ondoren horren inguruko ikasketa gehiago burutu ditut, pediatrian aditu titulua lortuz.
Hala ere, fisioterapiako beste alor batzuetan ere trebatu naiz, hala nola zoru pelbikoan, traumatologian, miofaszial teknikan, puntzio lehorrean edo kinesiotaping-ean. Horretaz gain, Pilates metodoko eta Gimnasia Abdominal Hipopresiboko irakaslea ere banaiz.