Pilateseko on line saioak

Aurrekoan esan genizuen bezala, garai berrietara egokitu beharra daukagu. Bizi dugun egoera berezi honek, ez digu orain arteko Pilateseko saioekin jarraitzea ahalbidetzen. Horregatik, hemendik aurrera on line formatuan eskaintzea erabaki dugu.

Saioak, zuzeneko formatuan egingo dira interneteko plataforma baten bitartez. Pixkanaka-pixkanaka hasiko gara, talde gutxirekin hasiera batean, dena ondo antolatzeko asmoz. Horretarako, aste honetan dohaineko bi saio eskainiko dizkizuegu: asteazkenean goizeko 11:30etan lehena eta bestea, ostegunean, arratsaldeko 18:45etan.

Bi saio hauek dohain izango dira, formatua gustoko duzuen ikus dezazuen. Baina hauek ikusi ahal izateko gonbidapen bat jaso behar duzue gure aldetik, beraz, interesaturik bazaude, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan. Datorren astetik aurrera, saioak ordaindu egin beharko dira. Hilabeteko kuota 30€koa izango da.

Saioa, Akiles taldea osatzen duen fisioterapeutetariko batek emango du, orain arte bezala eta hauen dinamika, orain arte Akilesen eskaintzen genizuena bezalakoa izango da: norbanako tratua, Pilates metodoan formakuntza duen fisioterapeuta batek emandako saioa, bere ezagutzen bidez ariketak moldatu edo aldatzeko gai dena, talde txikiak, zuzeneko saioak,…

Zuen Akiles taldea izaten jarraitu nahi dugu, baina oraingo honetan, zuen etxetik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies