ENPRESETAN EGINIKO FISIOTERAPIA
Banakako zein taldekako tratamenduak egiteko enpresetara joaten gara. Helburua, langileek, beraien lan postutik alde egin gabe kalitatezko fisioterapia jaso ahal izatea da. Horrela, langileak, lanean ari den bitartean mina sentitzen badu, momentuan bertan jaso dezake fisioterapia saio bat eta ez du lan orduak bukatu arte itxaron beharrik. Honek, baja laboralak hartzea ekidin dezakeelarik.
Taldekako tratamendu bezala Pilates metodoa, hipopresiboak, ergonomia, bizkar eskola, luzaketak,… eskaintzen ditugu.