MIOFASZIAL TERAPIA
Fasziaren sistemak izaten dituen arazoak konpontzeko erabiltzen den teknika multzoa da. Faszia, gorputzeko egitura gehienak inguratzen dituen ehun gogor, malgu eta fina da. Ehun honek malgua izan eta mugikortasuna izan behar du gorputzeko egitura eta sistema guztien mugimenduak ahalbidetzeko. Egitura honen mugikortasun falta adherentzia edota fibrosi izenekin ezagutzen dugu eta hau gertatzen denean mina eta mugimenduak egiteko zailtasuna agertu daitezke gorputzeko hainbat egituretan.