ZORU PELBIKOA

Fisioterapeuta batek zorpu pelbikoaren tratamendua egingo dio emakume bateri. Emakumea gora begira  etzanda dago, hankak aulkiaren estriboetan dituelarik. Gerritik behera esku oihal batek estalia. Fisioterapeuta, zoru pelbikoa lantzeko ekipoaren eta ordenagailuaren ondoan dago, eskuan zunda bat duelarik. Elektroterapia edo biofeedback tratamendu bat egitera doa.

 

Fisioterapiaren arlo honek zoru pelbikoaren gaitzak eta sexu arazoak tratatzen ditu, bai gizonezkoengan, zein emakumezkoengan.

Emakumeen kasuan zoru pelbikoaren tratamendua haurdunaldiarekin eta erditze ondorengo garaiarekin erlazionatu ohi da, baina zoru pelbikoa kaltetu dezaketen beste hainbat gauza egon daitezke: karga altuak hartzea eskatzen duten kirol praktikak, saltoak ohikoak diren kirol praktikak, idorreri kronikoa, menopausia, gizentasuna, hainbat interbentzio kirurgiko (histerektomia adibidez),…

Horregatik, ama izan ez arren, zoru pelbikoaren fisioterapia saioak jasotzea komenigarria da ondorengo kasuetan:

  • Salto egin, korrika egin ala pisuak jasotzerakoan gernu galerak baldin badauzkazu.
  • Sarritan pixa egitera joateko beharra somatzn baduzu.
  • Pelbis edo baginan pisu sentsazioa, mina ala bultu bat izatearen sentsazioa badaukazu.
  • Eztula ala doministikuak egiterakoan gernu galerarik badaukazu.
  • Sarketa duten sexu-harremanak izateko zailtasuna  badaukazu ala mina ematen badizute.
  • Orgasmoa lortzeko zailtasunak badauzkazu.

Gizonezkoengan aldiz, prostatako kirurgia baten osteko tratamenduak izaten dira ohikoenak, baina ez bakarrak. Prostatako minbizia duten pazienteak, gaixotasun honen etapa ezberdinetan lagundu ditzakegu.

Interbentzio kirurgikoaren aurretik zenbait neurri hartzea eta ariketa batzuk egitea gomendagarria izaten da ahalik eta modurik hoberenean iristeko ebakuntzaren momentura. Honek, ebakuntzaren ostean errekuperazioa azkarragoa izaten eta ondorio gutxiago izaten lagundu dezake.

Ebakuntzaren ostean, mina, gernu galera ala erekzioaren disfuntzioa bezalako ondorioak agertzen badira, ondorengo tratamenduak egin ohi ditugu:

  • Orbainaren tratamendua
  • Kegel-en ariketak
  • Arnas ariketak, abdomeneko zeharkako muskulua lantzeko ariketak
  • Abdomenaren eta pelbisaren egituren berreziketa
  • Hipopresiboak
  • Elektroterapia
  • Biofeedback terapia
  • Esku terapia
  • Eguneroko bizitzarako portaera jarraibideaK


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies